Torrekuak hartu zituen Barixakuak Jolasianeko jolasak

Torrekuak hartu zituen Barixakuak Jolasianeko jolasak
2022/01/24 eta kitto!
Primeran pasa zuten joan den ostiralean Torrekuara hurbildu ziren umeek. Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan jolasak antolatzen dihardu auzoetan ...eta kitto! Euskara Elkarteak, gurasoei Gurasoak Berbetan programaren berri emateko. Familia giroa euskalduntzea helburu du programak eta horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu elkarteak: mintzapraktika-taldeak gurasoentzat, tailerrak guraso zein umeentzat, irteerak... Urte osoan eman daiteke izena eta doan da. (943200918 edo elkartea@etakitto.eus).

Aurreko ostiralean Torrekuan egin zen bezala, barixaku hontan, urtarrilak 28, Urkizuko parkeak hartuko ditu HH3 eta LH2 mailen arteko umeei zuzendutako jolasak, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Barixakua 1M