Tupper-sex feminista eta ipuin erotikoak gaur Portalean

Tupper-sex feminista eta ipuin erotikoak gaur Portalean
2019/03/21 eta kitto!
Andretxeak 15 urte bete ditu eta ‘Tupper-sex feminista eta ipuin erotikoak’ izeneko jarduera antolatu du urteurrena ospatzeko. Virginia Imazek (kontalaria eta pailazoa) eta Inma Merinok (sexologoa) sexualitatea eta barrea berreskuratzeko estrategiak eskainiko dizkie emakumeei gaur 17:00etatik 20:00etara Portaleko ikastaro gelan. Izan ere, jarduera hau emakumeei zuzenduta dago eta doakoa izango da.