Txaltxa Zelaiko parkean behin-behineko aparkalekua zabaldu dute gaur eta biharko

Txaltxa Zelaiko parkean behin-behineko aparkalekua zabaldu dute gaur eta biharko
2019/03/11 eta kitto!
Txaltxa Zelai kalea asfaltatzeko egiten ari diren obrek aparkatzeko tokiak kenduko dituztela eta, Eibarko Udalak gaur eta bihar (martxoaren 12a,  24:00ak arte) Untzagako jubilatuen gaineko parkean aparkatzen lagako dutela jakinarazi du.Proposamena Eibarko EH-Bildu Udal Taldeak egin du eta Udaltzaingoak eskaera aztertu ondoren hala egitea erabaki dute.