Txanogorritxo basatiena ekarriko digu Ylenia Bagliettok Coliseora

Txanogorritxo basatiena ekarriko digu Ylenia Bagliettok Coliseora
ETA KITTO 2016, Ira 22

Bihar (barixakua, hilak 23) 20:30ean “Caperucita Feroz” antzezlana hartuko du Coliseo antzokiak taula gainean, Glu Glu konpainiaren eskutik. Galder Perezen zuzendaritzapean, antzezlanean Ylenia Baglietto eibartarrak jardungo du Olatz Ganboa, Lander Otaola, Leire Ucha, Mikel Losada, Mari Cruz Melgosa eta Diego Perez antzezleekin batera. Ikuskizun jostagarri bat sortzeko asmoz, sorpresa bat bestearen atzetik lotzen joaten den komedia musikala antzeztuko dute biharkoan: “Emanaldiak ipuin tradizionala hankaz gora ipintzen du: helburu bat lortzeko ez dago eskrupulurik, grinak ez du arrazoirik eta Pandoraren kutxa edonoiz zabaltzen da”. Istorio honetan Txanotarrak eta Otsotarrak historikoki aurkari diren bi familia dira. Txanotarren amona Otsotarrek urteetan gobernatzen duten hotelaren jabea da, eta irailean iraungitzen zaie errenta zaharra. Hain zuzen ere, ezusteko batek bertan elkartuko ditu bi familiak, Benidormen egoitza duen Basoa Hotela delakoan. Sarrerak 10 euro balio du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »