Txistorra Egunaren 16. edizioak beteko du zapatua

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Txistorra Egunaren 16. edizioak beteko du zapatua
ETA KITTO 2018, Aza 24

Urteroko moduan, aurten ere Txistorra Eguna ospatuko da, Eibarko Txirrindularien Elkartearen eskutik. Zapatu goizean, 11:00etan ekingo diote egun osorako programari, Untzagako karpan txotxa zabaltzearekin batera. As Burgas Galiziako Etxea, Kantabriako Etxea eta Markel Susaeta Athletic taldeko jokalaria omenduko dituzte aurten 16. edizioa betetzen duen Txistorra Egunean. 11:00etatik 14:30era Elgoibarko dultzaineroek Untzaga eta inguruak girotuko dituzte. Txistorra pintxoak eta edariak saltzen 11:15ak aldera hasiko dira eta orduan ipiniko dituzte salgai ere gaueko zozketarako errifak. Bazkaltzeko etenaldia egingo dute 15:30ak inguruan eta 18:30ean atzera ere martxa betean ibiliko dira karpan, 21:00etan zozketa egiteko ordua ailegatu arte.

here

follow link

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »