“Txopitea eta Pakea” aitormena jaso du Eibarko Ospitalearen aldeko plataformak

“Txopitea eta Pakea” aitormena jaso du Eibarko Ospitalearen aldeko plataformak
2019/01/30 eta kitto!
Herriko 21 kolektibok osatutako Eibarko Ospitalearen aldeko plataformak “Txopitea eta Pakea” aitormena jaso du gaur goizean Miguel de los Toyos alkatearen eskutik, “herrian osasun-azpiegitura hori eraikitzeko izandako konpromisoa” eskertzeko. Ekitaldian gogora ekarri dutenez, Eibarren Ospitalea eraikitzeko proiektua arriskuan ikusi zutenean, 2013an plataforma eratu zuten herriko 21 kolektibok eta Eibarko Ospitalearen aldeko manifestua idatzi zuten. Urte horretako martxotik apirilera bitartean 11.141 sinadura biltzea lortu zuten eta, sinadura horien babesarekin, Ospitalea eraikitzeko euren eskaera Eusko Jaurlaritzaraino eraman zuten. Gaurko ekitaldian Ospitalea Eibarren eraiki zezaten egindako ahalegin eta lana eskertu nahi izan diete.

IMG_4891