see

Udal Artxiboko hiru argazki ipiniko dituzte herriko auzoetan uztailean

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Udal Artxiboko hiru argazki ipiniko dituzte herriko auzoetan uztailean
ETA KITTO 2019, Uzt 11

Ego Ibarra batzordearen 2019ko lan-plangintzaren barruan, hil honetan Udal Artxiboko hiru argazki berri ipiniko dituzte kalean, “batetik oroimena lantzeko eta herriko jendeak egindako eskaerari erantzuteko eta, bestetik, kaleetako hormei beste itxura bat emateko”. Horretarako, uztailean hiru argazki haundi ipiniko dituzte, bata Arratebidean, bestea San Kristobal kalean eta hirugarrena Txontan. Aurreratu dutenez, “Arratebide kalean jarriko denak gogora dakarkigu Lehen Mundu Gerran Eibarrek bizi izan zuen krisi latza eta, lan-eskasiaren aurrean, Udalak Eibartik Aginagara kaminoa egiteko hartu zuen erabakia. Indalecio Ojangurenen argazkian kaminoaren hasierako zatia egiten ikusten ditugu beharginak; atzean, San Andres pasealekuko etxeak, Kiputxanekua eta, Isasigainean, eliza eta komentua. 1915 urte ingurukoa da eta, jarriko diren besteak bezala, Udal Artxiboarena da argazkia”. San Kristobal kaleko horman, Unberako bidean, 1953. urtean orduko Dos de Mayo kaletik abiatu zen lasterketa ikus daiteke Plazaola Funtsaren argazkian. Eta Txontan, Mutiola tailerraren horman jarriko dutena 1948 ingurukoa da eta Norma lantegiko “fileteadorak” erakusten ditu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »