Udal Euskaltegiaren ikasturte hasierako ekitaldia hartu du gaur arratsaldean Portaleak

Udal Euskaltegiaren ikasturte hasierako ekitaldia hartu du gaur arratsaldean Portaleak
2019/10/08 20:02
eta kitto!
Gaur arratsaldean Portaleko areto nagusiak hartu duen ekitaldiarekin hasi du ikasturte berria 35 urte betetzen dituen Eibarko Udal Euskaltegiak. Sorkunde Juaristi Euskaltegiko zuzendariak, Patxi Lejardi Euskara saileko zinegotziak Arantza Iriondo Udal Euskaltegiko idazkari akademikoak eta Jokin Azkue HABEren zuzendariak egin duten aurkezpenean Eibarko Udal Euskaltegiak sorreratik gaur egunera arte izandako ibilbideari errepasoa eman diote. Esandakoaren arabera, urte hauetan guztietan 8.000 ikasletik gora izan ditu Udal Euskaltegiak. Azpimarratu dutenez, hizkuntza bat ikasteak beti eskatzen du ahalegin bat eta, horregatik, erakundeei zein irakasleei euskera ikasi nahi dutenei gauzak erreztea dagokiela azaldu dute. Ordezkariek berba egin eta jarraian, Beatriz Egiazabal antzezleak bakarrizketa eskaini du.