Udal liburutegiak Juan Antonio Mogelek idatzitako bi liburu berezi erosi ditu

Udal liburutegiak Juan Antonio Mogelek idatzitako bi liburu berezi erosi ditu
2021/01/22 eta kitto!
Udal Liburutegiak bi liburu berezi erosi ditu pasa den abenduan. Juan Antonio Mogel 1745ean Eibarren jaiotako euskal idazle eta apaiza izan zen. Bi liburu hauek bere ondare bibliografikoa eta bertako bilduma osatuko dute.

Lehengo liburua, “Confesio eta comunioco sacramentuen gañean eracasteac”, Mogelen lehen lana izan zen eta 1800.urtean editatu zen Iruñean. Elkarrizketaz hornitutako 18 ataletan konfesio eta komunio ona izateko baldintzak ditu mintzagai.

Bigarrengoa, “Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos…”, Tolosan inprimatu zen 1802an. Latinetik gipuzkerara itzulita dago, eta Curcio, Salustio, Tito Livio, Tacito eta Ciceronen hautatutako diskurtso batzuek osatzen dute.

Hemen daukazue Eva Alberdi Eibarko Juan San Martin Liburutegiko arduradunak gai honen inguruan ...eta kitto! astekarian idatzitako iritzi-artikuloa: https://etakitto.eus/iritzia/mogel-eva-alberdi.html