Udalak oinezkoentzako pasabidea jarri du Otaola etorbidean eraikineko txintxorrak erori direlako

Udalak oinezkoentzako pasabidea jarri du Otaola etorbidean eraikineko txintxorrak erori direlako
2021/03/24 eta kitto!
Otaola etorbideko 16. zenbakian dagoen eraikinaren atzealdean erori dira txintxorrak, eta kalean dabiltzan oinezkoentzako ordezko pasabide bat jartzeko lanak egin behar izan ditu Udalak. Kale zati horretan segurtasuna bermatzea izan da prebentzio-neurrien helburua.

Aurreikuspenen arabera, datorren astearen amaierarako bukatuko dira txintxorrak jasotzeko lanak, bai espaloian bertan eta baita lursailaren barruan ere. Ordezko pasabidea Torrekuako ibilgailuen bidegurutzearen ondoan dago.

*Argazkia: El Diario Vasco (M.A.)*