UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur arratsaldean Eibarren

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur arratsaldean Eibarren
2018/12/11 10:13
eta kitto!
Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak Eibarren izango dira gaur arratsaldean, 18:30ean Portalea Kultur Etxean (areto nagusian), unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematen. Ekitaldia elebiduna izango da. Eibarren moduan, beste herri batzuetan ere egin dituzte horrelako saioak eta, diotenez, “helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea”.