Urkulluk etxeratzeko agindua aurreratzeko “beharra” adierazi dio Sanchezi

Urkulluk etxeratzeko agindua aurreratzeko “beharra” adierazi dio Sanchezi
ETA KITTO 2021, Urt 26

Pandemiari aurre egiteko “autonomia erkidegoen erabakimena handitzea beharrezkoa” dela helarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, eta “etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratu ahal izatea” eskatu dio.

Atzo arratsaldean egindako bilerak “bi gobernuentzat lehentasunezkoak diren gaiak konpontzeko borondate politiko argia” izan zuen. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du “pandemiaren egoeraren eta datozen hilabeteetako aurreikuspenaren inguruko analisia partekatu” dutela.

Gainera, erkidegoen erabakitzeko “gaitasuna handitzea” eskatu du lehendakariak “pandemiaren aurka modu eraginkorragoan borroka egiteko eta erabakien judizializazioa eragozteko”.

Salvador Illa Osasun ministro espainiarrak aurreko astean aurreratu zuen etxeratzeko agindua aurreratzearen kontra dagoela, baina lehendakariak berretsi du “etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratu ahal izatea beharrezkoa” dela, “Europako beste herrialde batzuetan egin duten moduan”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »