Urriaren 4ra arte jasoko dituzte Egoaiziaren argazki lehiaketarako lanak

Urriaren 4ra arte jasoko dituzte Egoaiziaren argazki lehiaketarako lanak
2019/09/26 13:23
eta kitto!
Egoiazia Gobernuz Kanpoko Erakundeak II. Argazki Lehiaketa antolatu du. Argazkietarako gaia “Plastikorik gabe, aurrera!” da eta lehiaketarako irudiak JPG/JPEG formatuan bidali beharko dira, 300 ppp-ko bereizmenarekin egoaizia@egoaizia.org helbidera, urriaren 4a baino lehen. Lehen saria irabazten duenak Sosola baserrian gaua lagun birentzat jasoko du, bigarrenak bidezko merkataritzako produktuen otarra eta hirugarrenak bertako produktu ekologikoen otarra. Sari banaketa ekitaldia urriaren 19an, Kontsumo Arduratsuaren IV. Azokan izango da.