Urte berriari ongi etorria Urko puntan emateko irteera antolatu dute Klub Deportibokoek

Urte berriari ongi etorria Urko puntan emateko irteera antolatu dute Klub Deportibokoek
ETA KITTO 2019, Abe 30

Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldekoek Urkora igota emango diote ongi etorria urte berriari eta horretarako mendi irteera antolatu dute. Urtarrilaren 1ean, 09:00etan Klub Deportiboan elkartuko dira, handik abiatuta Urkora igotzeko. Eta gailurrean talde-argazkia egingo dute, 10:30ean. Antolatzaileek jende guztia animatu nahi dute eurekin bat egin eta 2020. urtea Urko puntan hastera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »