Ustekabe txarangakoek Txonta aukeratu dute bideoa grabatzeko

Ustekabe txarangakoek Txonta aukeratu dute bideoa grabatzeko
2020/03/05 eta kitto!
San Juan bezperako kalejiran hartutako irudiekin bideoa grabatu dute Ustekabe txarangakoek Txonta auzoan. Sofia Machin eta Nuria Robleño eibartarrek egin dute bideoa eta, txarangakoek diotenez, “lehen irudian argi laga nahi genuen nongoak garen” eta horregatik aukeratu dute Txonta. Euren berbetan, “Eibarren hain ohikoa izan den etxe eta tailerren arteko nahasketa hori erakusten du eta asko gustatu zaigu gure bideo korporatiborako, gure izaera islatzen duelako: gazteak gara, kulturgintzan dihardugu, eta tailerren hiriko seme-alabak gara”. Bideorako erabili duten musikak ere auzoarekin lotura dauka, kale horretan entsaiatzen zuen EH Sukarraren txarangarako bertsioa aukeratu dute eta. Ustekabek 20 urte beteko ditu aurten eta, bideoaz gain, Codesyntaxek diseinatutako webgunea (http://www.ustekabe.com) estreinatu dute.

https://youtu.be/OOg_uz78c34