Uxue Frailerekin Negutraila Mendi Jardunaldiekin amaitzeko

Uxue Frailerekin Negutraila Mendi Jardunaldiekin amaitzeko
2019/03/29 eta kitto!
Domekakoa Negutrail berezia izango da, horregatik doa-eta Mendi Jardunaldien egitarauaren barruan. Goizeko 09:00etan hasiko da topaketa eta arratsaldeko 14:00etan egingo duten bazkariarekin eta ondorengo solasaldiarekin jarraituko gero. Bertan parte hartzeko interesatuek izena eman dezakete kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidean.
Horrez gain, asteburuko kirol agendari errepasoa eginez, foballean Eibar FTko talde nagusiek domeka eguerdian dute hitzordua, 1. Mailako gizonezkoen taldeak Levanteren zelaian eta emakumezkoenak Unben Aurrera Vitoria hartuz. Eskubaloian 1. Nazional Mailako Somosek partidu zaila izango du Iruñean, Jacar San Antoniorekin eta emakumezkoen lehen taldeak Oskarbi Legazpi hartuko du Ipuruan, biak ere bihar joatu beharreko neurketetan. Errugbian zirt edo zart egiteko ordua heldu zaio emakumezkoen lehen taldeari eta, aurreko asteburuan denboraldi guztian lehen aldiz galdu eta gero, orain Valentzian dute erronka Les Abellesekin: irabazi beharra dute maila igotzeko asmoarekin jarraitzeko. Saskibaloian Avia Eibar Eskubaloiak lidergoa lortu zuen azken jardunaldian eta orain eusteko asmoarekin kantxaratuko da Larramendiren kantxan, probintziako 2. mailara igotzeko asmoarekin jarraitzeko. Azkenik, waterpoloan Urbateko lehen talde biak kanpoan jokatuko dute oraingoan; gizonezkoenak Larrainaren igerilekuan eta emakumezkoenak CW 9802 taldearenean.