XXI. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira etzi, hilaren 31n

XXI. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira etzi, hilaren 31n
2015/12/29 eta kitto!
Eibarko Kirol Sarien XXI. edizioa egingo da etzi, eguenean, Coliseoan. Ohikoa denez, ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da eta bertan kirol modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek eurei dagokien saria jasoko dute eta, horrez gain, Sari Berezia eta Euskera eta Sustapen Sariak emango dira. Guztira 29 sari banatuko dira eta, horrekin, Eibarko klubek urte osoan egindako lana saritu nahi da.
Hona hemen aurtengo sarituak:
- Sari Berezia: Tania Nagornaia
- Areto-foballa: Jonathan Redondo
- Arku tiraketa: Juan Arizmendiarrieta
- Atletismoa: Tomas Vouilloz
- Automobilismoa: Ruben Gonzalez
- Errugbia: Nahia Fernandez
- Eskia: Amaia Garate
- Eskubaloia: Jose Alberto Lazaro
- Foballa: Emakumezkoen Talde Nagusia
- Gimnasia Erritmikoa: Oinarrizko Kadete Taldea
- Golfa: Sergio Ipiña
- Herri Kirolak: Jose Fran Arrillaga “Altzubarren”
- Hiru Txirlo: Sergio Rodriguez
- Igeriketa: Ander Izagirre
- Judoa: Xabier Arnaiz
- Karatea: Jesus Castillo
- Mendia: Julian Olabe
- Pilota: Josu Zubizarreta
- Saskibaloia: Aser Larreategi
- Silbestrismoa: Iñigo Perez
- Squash: Miguel Cabanillas
- Tiro Olinpikoa: Jose Angel Solas
- Triatloia: Eduardo Oiartzun
- Txirrindularitza: Imanol Martinez eta Pablo Zabala
- Waterpoloa: Urbateko emakumezkoak
- Wu-Shu: Jesus Mari Guzman
- Xakea: Asier Etxagibel
- Sustapen Saria: Azitain Erretegia
- Euskera Saria: Eibar Eskubaloiakirol sari 2015