Zabalik dago argazkigintza digitalean trebatzeko ikastarorako matrikulazioa

Zabalik dago argazkigintza digitalean trebatzeko ikastarorako matrikulazioa
2019/09/17 eta kitto!
Ikasturte honetan ere “Argazkigintza digitala: lehen urratsak” ikastaroa antolatu dute. Irakasleak Jose Valderrey eta Juan Antonio Palacios Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kideak izango dira eta klaseak urriaren 14tik azaroaren 20ra bitartean izango dira (30 ordu izango dira guztira), Portalean, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:30era. Atzo zabaldu zuten matrikulazioa eta urriaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera. Ikastaroaren prezioa 47 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 79 eurokoa gainontzeko guztientzat. Informazio gehiagorako zein izen-emateko Pegorara jo daiteke.