Zabalik dago establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea

Zabalik dago establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea
2021/04/13 eta kitto!


Azaroaren 12ra arte egongo da zabalik lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea. Diruz lagunduko den gastua 2020ko azaroaren 14tik 2021eko azaroaren 12ra bitartean egindakoa izan behar da.

Dirulaguntza honen bitartez Eibarko hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitu nahi da. Laguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.

 Laguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:

-Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.

-Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

-Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

 Dirulaguntza eskaerak honela egin daitezke:

-Elektronikoki udal webgunetik: www.eibar.eus . Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.