Astelehenean zabalduko da “Tupper osasungarriak” tailerrerako izen-ematea

Astelehenean zabalduko da “Tupper osasungarriak” tailerrerako izen-ematea
2020/01/10 eta kitto!
Sarritan laneko errutinak aurrez prestatutako platerak eta osasungarriak ez diren elikagaiak jatera eramaten gaitu. Hala ere, oreka nutrizionala eta ekonomikoa mantendu egin daiteke monotonian erori gabe. Mireia Alberdi nutrizioinista bergararrak "tupperra" horretarako tresnarik onena dela erakutsiko digu urtarrilaren 28rako …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen tailerrean. Ikastaro praktikoa izango da eta aukera begetarianoak eta beganoak hartuko dira kontuan. Saioa Portaleko sukaldean izango da, 18:30etik aurrera. Izen-ematea datorren astelehenean, urtarrilaren 13an zabalduko da, eta horretarako nahikoa da 943 20 09 18 telefonora deitzea edo elkartea@etakitto.eus helbidera idaztea. Izen-emateak 3 euro balio du.