Zabalik dago XXIII. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdirako izen-emate epea

Zabalik dago XXIII. Eibarko Asier Errasti Film Laburren Jaialdirako izen-emate epea
2022/05/24 16:33
eta kitto!
Eibarko Udalak eta  Plano Corto  Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 7tik 12ra bitartean burutuko den 23. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen-ematea  uztailaren 15era arte egongo da zabalik eta internet bidez egin beharko da udalaren webgunean. Lanak ere web orri horren bitartez igo beharko dira sarera. Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da eta Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, lanek gehienez 20 minutu iraupena izan beharko dute, eta 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak ezin dira aurkeztu. Bestalde ez dira onartuko nazioarte mailako lanak. Sari hauek banatuko dira:
- LEHEN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 700 €.
- BIGARREN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 500 €.ç
- Euskarazko film laburrik onena: 700 €.
- Animaziozko film laburrik onena: 700 €.
- Eibarko film laburrik onena: 200 €.

Hem dituzue oInarriak PDF formatuan

Parte-hartzeko estekak hauek dira:

Euskarazkoa: https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/asier-errasti-eibarko-film-laburren-lehiaketa-2022
Erderazkoa:  https://www.eibar.eus/es/tramites/cursos-concursos-talleres/concurso-de-cortometrajes-de-eibar-asier-errasti-2022?set_language=es