Zalantzan jarri dute “Arrateko itsua” Zuloagarena izatea

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zalantzan jarri dute “Arrateko itsua” Zuloagarena izatea
ETA KITTO 2022, Uzt 04

Zuloaga Espacio Cultural elkarteak salatu duenez, ezin da ziurtatu “Arrateko itsua” lana Ignacio Zuloagarena denik. Zuloaga Fundazioak 2020an aurkeztu zuen lana, artistaren nerabezaroko lehen lanetako bat zela argudiatuta, baina ZEC elkarteak dioenez, ez du nahikoa dokumentaziorik aurkeztu koadroaren pintore ospetsuarena dela frogatzeko. Rafael Zuloaga Ignacioren biloba da Zuloaga Espacio Culturaleko arduraduna eta froga horien falta salatu duena: Hala ere, Zuloaga Fundazioak ez du atzera egin eta artelanaren benetakotasunaren alde egiten du; aldi berean, polemiketatik kanpo geratu nahi du, “azaldutako dokumentazioa eta ikerketa teknikoek argi erakusten dutelako Igancio Zuloagaren lana dela”.

Zuloaga Fundazio horrek Chicagon erosi zuen lan hori eta San Andres parrokian jendearentzat ikusgai ipini zuen 2020ko abenduan, pintorearen jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen zela aprobetxatuz. Ignacio Zuloagaren legatua familiako oinordekoen artean banatu zenetik, hiru zatitan, euren artean hainbat bat ez etortze izan dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »