[zaldibarArgitu] Zabortegian gertatutakoa salatzeko protesta egin dute Eibar BHIn

[zaldibarArgitu] Zabortegian gertatutakoa salatzeko protesta egin dute Eibar BHIn
2020/02/21 eta kitto!
"Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren eta horren kudeaketa eskasaren ondorioz" Eibar BHI ikastetxeak bere egonezina adierazi nahi izan du. Isasiko irakasleak jolasorduan erainiaren aurreko plazan bildu dira "Zaldibar Argitu" goiburua zuen parkatarekin, eta Jardiñetako Institutuko gimnasioan ikasle eta irakasleek bat egin dute euren haserrea eta ezinegona adierazteko, 13:30ean, maskarilla baten irudiaren inguruan.