Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondorioz, Kezka dantza taldeak ez du Kaldereroen kalejiran parte hartuko

Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondorioz, Kezka dantza taldeak ez du Kaldereroen kalejiran parte hartuko
ETA KITTO 2020, Ots 20

Kezka dantza taldetik azaldu dutenez, “biharko aurreikusita genuen Kaldereroen etorrera eta festan gure parte hartzea bertan behera uztea erabaki dugula. Zaldibarko zabortegian gertatuko istripuak, bi langile bertan harrapatuta izateak, suteek eragindako poluzioak, eta aire, ur eta lurrean zabaldutako hondakinen kezkak arduraz eta begirunez jokatzera garamatza, eta zenbait kirol jarduera eta inauteri ekitaldi bertan behera geratu diren moduan, kaldereroen festa ospatzeko aldarte eta giro egokirik ez dagoela ikusita hartu dugu gure parte hartzeari buruzko erabakia“.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »