Zapatuan sartuko da indarrean neguko ordutegia oinezkoendako guneetan

Zapatuan sartuko da indarrean neguko ordutegia oinezkoendako guneetan
2019/09/19 eta kitto!
Asteburu honetan ekingo zaio neguko ordutegiari herriko erdialdeko kaleetan dauden oinezkoendako guneetan: Julian Etxeberria eta Zuloagatarren kaleak zapatuan 20:00etatik aurrera bakarrik oinezkoentzat izango dira eta trafikoarentzat itxita jarraituko dute domeka gauerdira arte. Eta Toribio Etxebarria, Fermin Calbeton eta Untzaga, berriz, orain arteko martxan, zapatuan 15:00etatik domeka gauerdira arte izango dira peatonalak.