Zaragozako Zine Jaialdiak Gorka Aizpuruak diseinatutako kartela izango du

Zaragozako Zine Jaialdiak Gorka Aizpuruak diseinatutako kartela izango du
2018/07/19 eta kitto!
Aurretik ere lehiaketa ugari irabazi dituen Gorka Aizpurua Serranok lehen saria eskuratu du XXIII. Zaragozako Zine Jaialdirako (FCZ) egindako kartelarekin. Lehiaketara aurkeztu diren 87 kartelen artean, sari nagusia jasotzeko eibartarrak egin duen "Isabel, Antonio, Pilar, Óscar, Carmen, León…" izenburukoa aukeratu dute epaimahaikideek eta aste honetan eman dute jakitera hartutako erabakia. Irabazleak 600 euro eta diploma jaso ditu eta, gainera, bere kartela azaroaren 15etik abenduaren 1era bitartean Zaragozan egingo duten jaialdiko irudi ofizial moduan erabiliko dute. Saritutako lanaren egileak pertsona ezberdinen aurpegiak marraztu ditu, Zaragozako gizartea irudikatu nahi duen lehoiarekin batera. Aizpuruaren berbetan, kartela “zinearen oinarrizko zutabeetako bati egindako omenaldia” da, “publiko barik ez litzatekeelako zinerik existituko. Gainera, lehoairekin Zaragozari keinu egin nahi izan diot”.

kartela3