Zer egingo da AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtez beherakoekin?

Zer egingo da AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtez beherakoekin?
ETA KITTO 2021, Api 08

Espainiako Gobernuak bi proposamen ditu: batetik, bigarren dosia ez ematea; eta, bestetik; beste botika-etxe baten txertoa jartzea.

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek AstraZenecaren txertoa oraingoz 60 eta 65 urte artekoei jartzea erabaki ostean, erantzun gabeko hainbat galdera daude airean. Izan ere, gaur arte 60 urtetik beherako zenbait kolektibori jartzen ari ziren.

Zer gertatuko da dagoeneko AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtetik beherakoekin?

Espainiako Osasun ministroak atzo aurreratu zuenez, bigarren dosia ez ematea da aukeretako bat “fitxa teknikoak erakusten baitu % 70eko eraginkortasuna duela”.

Beste aukera bat litzateke bigarren dosian AstraZeneca ez den beste txerto bat jartzea: “Erresuma Batuan aztertzen ari diren moduan, bigarren dosia beste txerto batekin emateko aukera ote dagoen ikusteko dago”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »