Zoragarri ibili ziren zapatuan Auzokoak elkartearen eskutik egindako bazkarian

Zoragarri ibili ziren zapatuan Auzokoak elkartearen eskutik egindako bazkarian
2019/01/14 eta kitto!




Bekuak, Denon Sahatsa, Dorrepe, Edozer, Erdibana, Jaiki eta Urkusu-Gain, behe aldeko elkarte gastronomikoek osatzen duten Auzokoak elkarteak aurten ere bazkaria antolatu du Gureak lantegi babestuetako langileentzat eta Garaguneko erabiltzaileentzat. 1981. urteaz geroztik antolatzen duten bazkarian 100dik gora lagun gonbidatzen dituzte urtero eta aurtengoa 39.a izan da. Auzokoak elkartekoek, bazkari ederra emateaz gain, enpresa, elkarte eta erakunde ezberdinen laguntzari esker opariak ere ematen dizkiete joandako guztiei. Horrelako plan biribilarekin, jakina, zapatuan bazkarira joandako guztiek primeran pasatu zuten eguna oraingoan ere. ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN GURE MEDIATEKARA.