Domekan 40 zuhaitz landatuko dira Iturburu parean Zuhaitz Eguna ospatzeko

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Domekan 40 zuhaitz landatuko dira Iturburu parean Zuhaitz Eguna ospatzeko
ETA KITTO 2019, Mar 22

Udaleko Ingurumen sailak, Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldekoekin eta Debegesarekin batera Zuhaitz Eguna antolatu du aurten ere, herritarrak ingurumenaren gainean konzientziatzeko asmoz eta, horrekin batera, gure basoek bizitza luzea izan dezaten laguntzeko. Hori dela eta, domekan bertako 40 zuhaitz (lizarrak, haritzak, gorostiak eta urkiak) landatuko dituzte Eztiagan, Iturburu ikastolaren parean dagoen udalaren partzela batean. Parte hartzera animatzen direnak goizeko 09:30ean Eibarko Klub Deportiboan elkartuko dira, hortik abiatuta Iturbururaino oinez igotzeko (1,5 km). Eta oinez igo barik ere, nahi duenak ikastola parean taldearekin bat egiteko aukera izango du, 10:30etarako hara joanda zuzenean. Ordu horretan hasiko da prestatu duten tailerra eta, jarraian, zuhaitzak landatzeari ekingo diote. Eguerdirako landaketa amaituta egongo dela kalkulatu dute: hamaiketakoa 12:00ak aldera egin eta, ondoren, 13:00ak aldera bueltarako bidea hartuko dute, Eibarreraino.

zuhaitz eguna027

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »