Zuhaitz Egunarekin bat egin zuten familiek 40 zuhaitz landatu zituzten atzo Eztiagan

Zuhaitz Egunarekin bat egin zuten familiek 40 zuhaitz landatu zituzten atzo Eztiagan
2019/03/25 eta kitto!
Eguraldia lagun izan zuten atzo Iturburu aldean, Eztiagan zuhaitzak landatzera animatu zirenek. Iaz egindakoari jarraituz, aurten ere bertoko zuhaitzak, lizarrak, haritzak, gorostiak eta urkiak landatu dituzte, 40 bat zuhaitz guztira. Ekimena Udaleko Ingurumen sailak, Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldekoekin eta Debegesarekin batera antolatutako Zuhaitz Egunaren harira egin zen, herritarrak ingurumenaren gainean konzientziatzeko asmoz eta, bide batez, gure basoak hedatzen laguntzeko. EKITALDIKO ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.