Zuzenean jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean egingo den urtarrileko ohiko Osoko Bilkura

Zuzenean jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean egingo den urtarrileko ohiko Osoko Bilkura
2021/01/25 eta kitto!
Gaur, astelehena, udalbatzaren ohiko bilera egingo da 19:00etatik aurrera. Aurrekoetan bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera egondo da, Udalaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez, eta telematikoki egingo da berriro.

Guztira, gai-zerrendan jasotako lau puntu landuko dira:



Lehenik eta behin, aktaren zirriborroa onartuko da, 2020ko abenduaren 28ko osoko bilkurari dagokiona. Ondoren, Alkatetzaren ebazpenen kontuak emango dira, eta, hirugarrenez, Eibarko Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoaren berri emango da.

Azkenik, "Galderak eta erreguak" puntuari helduko zaio. Azken puntu horretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik saiora sartzeko sarbidea eskatu beharko da, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz (gaur, astelehena, urtarrilaren 25a, 15:00ak baino lehen): idazkaritza@eibar.eus