“DEBABARRENEAN ZEHAR” | 1.SAIOA: DEBABARRENEKO HIZKERAK

Debabarrenean zehar ataleko lehen saio honetan eskualdeko hizkeren aniztasuna izan dugu hizpide. Horretarako, hiru herri hartu ditugu adibidetzat —Eibar, Deba eta Mutriku— eta kalera irten gara, herritarrei haien hizkerei buruz galdetzeko.
2026/01/21 14:43
eta kitto!

Eskualdeari begira sortutako proiektu berritzaile batekin gatoz, Debabarrenean gertatzen denari ahotsa eman eta tokiko errealitateak ikusgarri egiteko asmoz. Proiektu honen barruan hainbat arlo landuko ditugu: eskualde mailako albiste esanguratsuenen berri emango dugu, Debabarrenean zehar izeneko saioaren bidez gai askotarikoak jorratuko ditugu, eta astero Debabarreneko agenda alternatibo bat eskainiko dugu.

Euskarazko edukiak eskualde mailan sortu eta zabaltzea da gure helburua, eta, horrela, euskararen alde gure alea jartzea, tokikotik eta komunitatetik abiatuta.