Eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikorako datak iragarri ditu Debemenek

Eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikorako datak iragarri ditu Debemenek
2026/03/04 12:09
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT-ITV) eskualdeko herrietan egiteko egitaraua iragarri du Debemen, Debabarreneko landa garapenerako elkarteak. 

Bergarako unitate mugikorrak apirilaren 22an egingo ditu lehen azterketak. Egun horretan, azterketak egingo dira Eibarren, 09:00etan Matsariako parkinean; Mendaron, 12:00etan Li-Li parean; eta Soraluzen, 13:30ean Ezozian.

Apirilaren 24an, Elgoibarko Mintxeta kirol instalakuntzako aparkalekuan egingo dira azterketak, 09:00etan hasita. 

Ondoren, maiatzaren 11n Itziarko industrialdean eta maiatzaren 12an Mutrikuko Mijoa industrialdean izango dira, biak 09:00etan hasita.

Elkarteak gogorarazi du unitate mugikorra aipaturiko egun eta tokietan egongo dela bakarrik eta beste egun edo lekuetan ez dela azterketarik egingo.