Etxebizitzaren negozioaren aurkako hitzaldia antolatu du LAB Debaldeak Eibarren

Ekainaren 18an egingo dute saioa LABen egoitzan, etxebizitzaren garestitzearen aurrean antolakuntza kolektiboaren garrantziaz hausnartzeko.
Etxebizitzaren negozioaren aurkako hitzaldia antolatu du LAB Debaldeak Eibarren
2026/06/11 14:35
Irati Alvarez Malaxetxebarria

LAB Debaldeak etxebizitzaren egoerari buruzko hitzaldia antolatu du ekainaren 18rako Eibarren. Saioa 17:30ean hasiko da sindikatuak herrian duen egoitzan.

Sindikatuak jakinarazi duenez, etxebizitzaren merkatuak langile klasearen zati handi bati eragiten dio gaur egun, eta egoera horren aurrean antolakuntza kolektiboaren garrantziaz hausnartzea izango da ekitaldiaren helburuetako bat.

Deialdian azaldu dutenez, etxebizitzaren prezioen gorakadak eta espekulazioak herritarren bizi-baldintzetan duten eragina aztertuko dituzte, baita eskubideen defentsarako bideak ere.

LABek herritarrak saioan parte hartzera gonbidatu ditu.