Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen lehen hartu-emana egin zuten Eibarren

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen lehen hartu-emana egin zuten Eibarren
2026/05/11 11:26
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Barixakuan, maiatzak 8, egin zen Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketen aurkezpena Debabarrenean, eta giro onean ospatu zuten eskualdeko zein Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatutako gazteek. Ekitaldiak lehen hartu-emana egiteko balio izan zuen, eta parte-hartzaileek elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko aukera izan zuten.

Aurkezpenean, Eibarko Gazte Asanbladako kide ohi batek herriko gaztetxearen ibilbidea errepasatu zuen, urte hauetan guztietan espazioak izan duen bilakaera eta garrantzia azalduz.

Ondoren, gazteek tribial batean parte hartu zuten, giro lasaian eta parte-hartzailean. Dinamikaren helburua elkar ezagutzea eta gaztetxe zein asanbladen arteko loturak estutzea izan zen, eta antolatzaileen arabera, helburua bete egin zen.

Topaketaren balorazioa positiboa izan da, eta aurrera begira harremana mantentzeko eta elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute parte-hartzaileek.