Langabezia-tasak nabarmen egin zuen gora irailean, Eibarren zein Debabarrenean
Urteko langabezia-tasarik altuenak ezarri dituzte irailean jasotako datuek
2026/10/22
09:42
Ekhi Belar Errasti
SEPE-k igorri dizkigun datuen arabera, iraila 1.562 langaberekin amaitu genuen Eibarren eta langabezia-tasa % 12,46koa da. Horrela, langabezia-tasa nabarmen igo da herrian (abuztuko datuen arabera 1.521 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,14koa zen).
Debabarrenari begira, iraileko langabezia-tasa % 10,89koa izan zen (abuztuan % 10,29koa). Beraz, kopurua asko hazi zen. Debak jarraitzen zuen langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,91) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 15,96).
Iraileko datuak
- Eibar 1.562 (% 12,46)
- Deba 156 (% 5,91)
- Elgoibar 562 (% 10,53)
- Mendaro 82 (% 8,30)
- Mutriku 176 (% 6,70)
- Soraluze 279 (% 15,96)
- Debabarrena 2.817 (% 10,89)

