PSE-EEk Eibarren ospatuko du 1976ko lehen mitin demokratikoaren 50. urteurrena
Errebaleko aretoan egingo den ekitaldian Jon Iraola alkatea eta Eneko Andueza izango dira, eta 1976ko mitinean parte hartu zuten ei omenaldia egingo zaie, PSE-EEren ekimenez.
2026/02/23
13:45
Irati Alvarez Malaxetxebarria
PSE-EEk martxoaren 1ean ospatuko du 1976an, demokrazia berrezarri ondoren, Espainia osoan egin zen lehen mitinaren 50. urteurrena. Gertaera hura Eibarren izan zen, eta antolatzaileene sanetan, “herrialdean askatasun politikoaren aro berri baten hasiera” sinbolizatu zuen.
Ekitaldia 11:30ean egingo da Errebaleko areto polibalentean, eta bertan izango dira, besteak beste, Jon Iraola Eibarko alkate eta sozialista eibartarren idazkari nagusia, eta Eneko Andueza, PSE-EEko idazkari nagusia, beste ordezkari instituzional eta sozialistekin batera. Ekitaldian, halaber, mitin hartan parte hartu zuten pertsonei omenaldia eta aitortza egingo zeie.