Debabarrenean zehar | 10. saioa: Herrien hotsak

Debabarreneko herrien doinuak: nortasuna eta memoria musikaren bidez.
2026/05/27 13:44
Naia Aizpurua Garro

Saio honetan, eskualdeko herrietako ereserki eta kanta ezagunak ezagutu ditugu, herri bakoitzaren nortasuna, historia eta giroa musikaren bidez gerturatuz. Izan ere, Debabarreneko herri askok badituzte belaunaldiz belaunaldi transmititu diren doinu eta abestiak: batzuk ofizialagoak edo instituzionalak dira, eta beste batzuk, berriz, denborarekin eta ohituraren bidez, herriaren parte bilakatu diren kanta herrikoiak. Oraingoan, kamera aurrean jarri gara eta herriz herri ibiliz, kanta horien jatorria, erabilera eta gaur egun duten presentziaz hitz egin dugu. Horretarako, ereserki eta kanta horien audioak, irudiak eta momentu ezagunak erabili ditugu, ikus-entzunezko modu arin eta hurbilean aurkezteko. Helburua gure eskualdeko musika eta memoria kolektiboa balioan jartzea izan da, askotan oharkabean pasatzen diren baina herritarren identitatearen parte diren doinuak ezagutaraziz. 

Ezagutu eskualdeko herrietako ereserki eta kanta ezagunenak gertutik!