DEBABARRENEAN ZEHAR | 2. SAIOA: PUNTUKA ALA MOKOKA

Aste honetan eskualdeko bertsolaritza izan dugu hizpide, Debabarreneko bertsolariak ezagutu ditugu eta saretzeko jolas bat proposatu diegu.
2026/02/04 12:57
Naia Aizpurua

Aste honetan eskualdeko bertsolaritza izan dugu hizpide. Alde batetik, Debabarreneko bertsolaritzaren egungo egoeraren berri ematea izan da helburua, eta, bestetik, bertsolarien arteko saretzea sustatzea. Horrez gain, jolas bat proposatu diegu saioa parte-hartzailea eta dinamikoa izan dadin.

Ermua, Eibar, Soraluze, Mendaro, Mutriku eta Itziarko bertsolariek hartu dute parte saioan, eta bakoitzari eskualdeko beste herri baten inguruan abestea egokitu zaio. Batzuek “puntuka” aritzeko erronkari heldu diote; beste batzuek, berriz, “mokoka” jardun dute.

Ez galdu aste honetako saioa!