Debabarrenean zehar | 3. saioa: Mozorrotutako iragana

Eskualdeko inauterietako tradizioak hartu ditugu ardatz, herri batzuetan oraindik bizirik dirauten ohiturak ezagutzeko eta partekatzeko.
2026/02/18 13:30
Naia Aizpurua Garro

Aste honetako saioan iragana jantzi eta kalera atera dugu, “Mozorrotutako iragana” izenburupean. Eskualdeko inauterietako tradizioak hartu ditugu ardatz, herri batzuetan oraindik bizirik dirauten ohiturak ezagutzeko eta partekatzeko.

Kaldereroen hotsak, Koko-Dantzen erritmoak, Oilarraren Jokoaren zirrarak, Pikomelatosen umorea eta Hartzaren presentzia izan dira saioko protagonistak. Ohitura bakoitzaren atzean dagoen esanahia, bilakaera eta gaur egungo egoera aztertu ditugu, iragan mozorrotu horrek egungo komunitatean zer leku duen hausnartuz.

Iragana ez da gordeta dugun zerbait; gaur egungo komunitatea ulertzeko oinarria da.