Debabarrenean zehar | 9. saioa: Sareetako ahotsak

Saio honetan, Debabarreneko eduki sortzaileak ezagutu ditugu, sare sozialetan lantzen dituzten eduki moten arabera sailkatuz eta haien lana modu bisual eta arinean erakutsiz.
2026/05/13 10:14
Naia Aizpurua Garro

Saio honetan, Debabarrenean dauden eduki sortzaileei erreparatu diegu. Izan ere, gure eskualdean gero eta pertsona gehiagok sortzen dute edukia sare sozialetan, bakoitzak bere estiloa, interesa eta ikuspegia baliatuz.
Oraingoan, kamera aurrean eseri gara, kafetxo baten bueltan, eta Debabarreneko hainbat eduki sortzaile aipatu eta ezagutarazi ditugu. Horretarako, sortzen duten eduki motaren arabera sailkatu ditugu: lifestyle, liburuak, artea, kirola, ikus-entzunezkoak, kazetaritza, politika eta marka txikiak.

Saio honetan, haien sare sozialetako irudiak eta bideoak erabili ditugu, profilak modu bisual eta arinean erakusteko. Helburua Debabarrenean sortzen den eduki digitala balioan jartzea eta, aldi berean, askorentzat ezezagunak izan zitezkeen sortzaile batzuk ezagutaraztea izan da, gomendio eta deskubrimendu gisa.

Ezagutu Debabarreneko eduki sortzaileak gertutik!