Gaur hasi da Egunean Behin galdera-jokoaren 20. denboraldia

Korrikarekin batera, martxoaren 29an amaituko da denboraldi berria.
Gaur hasi da Egunean Behin galdera-jokoaren 20. denboraldia
2026/02/02 18:01
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur (astelehena, otsailak 2) hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, hogeigarrena, eta Korrikarekin batera, martxoaren 29an amaituko da, “denboraldiko sustatzaile eta babesle nagusia 24. Korrika izango baita”. CodeSyntax Eibarko enpresak garatutako jokoak zazpi urte beteko ditu denboraldi honetan eta, hori ospatzeko, galdera berrikuntza bati ekingo diote: “Galdera berrien artean, AEK-k prestatu duen Korrikaren ibilbideko mahai-jokokoak egongo dira”.
Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Egunero partida bakarra jokatu daiteke, hamar galdera ahalik eta azkarren erantzunda. Galderetan denetariko gaiak daude: matematika, geografia, puzzleak, kirolak... betiere euskal kultura oinarri izanik. Taldeka zein banaka jokatu daiteke, mugikorrerako aplikazioa doan jeitsi eta instalatuta, eta asterik aste babesleek eskainitako sariak egongo dira, irabazleentzat eta zozketaz.

Android-erako bertsioa eskuratzeko HEMEN sakatu. iOS-erako bertsiorako, berriz, HEMEN sakatu.