MUSIKA TALDE EMERGENTEAK
Saio honetan eskualdeko bost proposamen musikal ezagutuko ditugu, estilo, ibilbide eta momentu oso desberdinetan daudenak. Batzuek urteak daramatzate musika sortzen eta diskoak kaleratzen; beste batzuk, berriz, lehen pausoak ematen ari dira oraindik, lehen kontzertuekin eta kantu berriak prestatzen.
Maraca Diablo, MUZAK, Painapple, Otamar eta beste proposamen baten bidez, euren historia, erreferentziak, soinua, kantuak eta etorkizunerako dituzten asmoak gertutik ezagutuko ditugu.
Rocka, pop-punka, psikodelia, soinu esperimentalagoak eta oraindik definitzen ari diren proiektuak… panorama askotarikoa da, eta denek dute zerbait komunean: Debabarrenean ari direla musika sortzen.
Bideoklip, zuzeneko irudi eta kantu-zatien bidez, eskualdeko egungo musika eszenari begirada bat emango diogu.
Entzun dezagun zer dagoen etxean.
Debabarreneko bideo guztiak gure YouTubeko kanalean eta Instagramen ikus daitezke.