Zer mugitzen da Mutrikuko Gaztetxean?
Aste honetako Debabarrenean Zehar saioan, Mutrikuko Gaztetxea izan dugu protagonista. 25. urteurrena ospatzen ari den honetan, bertako ateak jo ditugu, barruan zer mugitzen den eta gaztetxearen eguneroko jarduna nolakoa den ezagutzeko.
Gaztetxeko kideek gidatuta, bertako txokoetan barrena ibili gara, espazioaren historia eta urte hauetan guztietan izandako bilakaera ezagutzeko. Horrez gain, antolatzen dituzten ekimenak, asanbladen funtzionamendua eta autogestioaren atzean dagoen lana izan ditugu hizpide. Zer ekarpen egiten dio gaztetxeak Mutrikuri? Zer dago antolatzen dituzten ekimenen atzean? Eta zer galduko luke herriak gaztetxerik gabe?
Galdera horiei eta beste hainbati erantzun diegu aste honetako erreportajean. Ikusi bideo osoa eta ezagutu Mutrikuko Gaztetxea barrutik!