Txikitto! hilabetekariaren azaroko alea banatu dute

Txikitto! hilabetekariaren azaroko alea banatu dute
2016/11/28 eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 163. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan, Sanandresetako jai egitarauaz gain, Zaloa Urain Koken musika taldeko abeslariari egindako elkarrizketa agertzen da. Zaloa Urain irakaslea da Eibarko Aldatze ikastetxean eta, andereño izateaz gain, abeslaria ere bada. Kokein musika-taldeari ahotsa jartzen dio, eta datozen egunetan aurkeztuko du taldeak disko berria: Lurpekhariä. Taldearen bosgarren diskoa izango da eta bederatzi abesti bildu dituzte lan berrian.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak, horoskopoa eta agenda aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.