Alkoholiko Anonimoak

Alkoholiko Anonimoak
2023/10/18 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Elkartera joateko erabakia hartzen dutenen helburu nagusia alkohola albo batera lagatzea, edan barik egoteari eustea da eta, horrekin batera, beste batzuei helburu hori lortzen laguntzea. Horretarako astero biltzen dira, bakoitzak bere bizipen eta bestelakoak gainerako taldekideekin partekatzeko eta, horrela, bata besteari alkoholik ez edateko behar duen laguntza eta sendotasuna emateko. Hain zuzen ere hori baita Alkoholiko Anonimoak elkarteak mundu mailan darabilen metodologiaren ardatza edo muina.
Ekintza nagusiak:
Elkarte horren barruan Eibarren bi talde daude martxan: “Urko 75” eta “Argatxa Taldea”. Urko 75 taldearen bilerak eguaztenetan eta barixakuetan izaten dira, 19:30ean eta Argatxa taldearenak, berriz, astelehenetan eta eguenetan, 19:30ean. Elkarteko kideen jarduera nagusia bilerak izan arren, hortik kanpora bestelako ekitaldiak ere egiten dituzte batzuetan:
ikastetxeetan gazteei hitzaldiak ematera joaten dira, alkoholaren arrisku eta bestelako kontuak azaltzera eta ospital zein psikiatria zentruetara bisitak ere egiten dituzte.

helbidea: San Andres elizako lokaletan (Urko 75). Argatxa (Argatxa Taldea)
telefonoa: 629 141 874 / 943 248 474
e-maila: aaatea3@gmail.com