Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea

Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea
24 Uzt
1:27

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Eibarko Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea 1950n urtean sortu zen. Bazkideei esker inguruko enpresekin lotura eukitzeko baliabidea izan da sorreratik bertatik: Armeria Eskolan ikasketak amaitzen zituzten ikasleek denborarekin negozio propio berriei ekiten zieten edo zuzendaritza karguari dagozkion erantzukizunak barneratzen zituzten. Horrek guztiak Ikasle Ohien Elkartea ezinbesteko gako bihurtzen zuen Armeria Eskolak inguruko
enpresekin zuen erlazioan. 90n hamarkadaz geroztik, ikasketa zikloak murriztu, unibertsitate ikasketak areagotu, enpresen berrikuntza garapenak etengabe
areagotu eta tendentziak aldatzen joan dira eta honekin batera, elkartearen funtzionamendua ere moldatu egin da. Gaur egun enpresa sare bat osatu eta honekin lan egitea beharrezkoa zaigu bailarako enpresarekin kontaktuan egoteko. Hezkuntza arloan batez ere, bizkorrak eta berritzaileak izan behar dugu egungo beharrei erantzun eta erreferenteak izaten jarraitu ahal izateko. Beraz, Ikasle Ohien Elkarteak berrikuntza organo ireki gisa jokatzen du, hau da, Armeria Eskolaren “berrikuntza eta transformazio palanka” gisa. Gaur, ikasle ohi bazkideez gain enpresa sare garrantzitsu bat du elkarteak eta hauetariko zazpi zuzendaritza taldeko partaide dira. Horri esker merkatuak eskatzen duena lehen eskutik ezagutu eta elkarlanean behar horiei erantzuna ematea lortzen dugu, Armeria Eskolaren posizionamendua bultzatzen den heinean.

helbidea: Isasi kalea, 36
telefonoa: 943 20 32 44
e-maila: elkartea@armeriaeskola.eus
harremanetarako: Leire Illarramendi

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »