DBOS – Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa

DBOS – Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa
26 Uzt
12:29

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Orkestraren helburua musika-tresna sinfonikoen ikasleei maila altuko eta gertuko talde batean praktikatzeko aukera eskaintzea da. Orkestrako kideen adina guztiz irekia da: gaur egun 16 eta 70 urte bitartekoak daude, guztira 40 bat lagun. Orkestrak edozelako ekitaldietan parte hartzeko eskaintzak jaso ditzake. Entsaioak interesa duten guztientzako zabalik daude, aurretik e-postaz abisatzea besterik ez dago. Hilean bi aldiz entsaiatzen dute, zapatu edo domeketan Portalean edo Elgoibarko Musika Eskolan.
Ekintza nagusiak:
Orkestrak gutxieneko ekitaldi kopuru bat egiten du urtean zehar, eta, horretaz gain, gerta daiteke beste ekitaldiren bat egin behar izatea eskualdeko herrietan. Elgoibar eta Eibarren maiz jarduten dute, eta aurten Ermuan ere emango dute kontzertu bat.

Telefonoa: 688 80 31 70
e-maila: dborkestra@gmail.com
webgunea: www.dborkestra.simdif.com
harremanetarako: Jose Miguel Laskurain

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »