Eibarko Armagile Elkartea

Eibarko Armagile Elkartea
2017, Abe 02

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
50 urte igaro dira Eibarko enpresa armagileek indarrak batu eta elkarte bat sortzea erabaki zutenetik. Anitzak dira Eibarko armagile elkartearen zereginak. Armagintza sektorea nazio zein nazioarte mailako erakundeetan defendatzeaz gain, bazkideen defentsa juridikoaz eta aholkularitzaz ere arduratzen da. Bestalde, elkarteko bazkideen baimenak eta lizentziak gestionatzen dituzte. Armagintza sektorearentzat garrantzitsuak diren nazioarte mailako azoken antolaketan parte hartzen dute, eta ehiza mundurako garrantzitsuak diren ekitaldi nagusienetan egoten dira.

Ekintza nagusiak
– 1995. urtetik nazioarteko azoketan Espainiako pabilioia gestionatzen dute, eta horri esker elkarteko bazkideek abantaila nabarmenak izaten dituzte, esate baterako, lekua aukeratzeko orduan. Azpimarratzekoak dira AEBko Shot Show azoka eta Alemaniako IWA.
– Elkarteak antolatzen dituen merkataritza misioei esker, enpresa parte-hartzaileak mundu osoan zehar merkatu berrietara ailegatu dira, eta esan daiteke bazkideen ekoizpenaren %75 kanpoko merkatuetan saltzen dela.
– Elkartearen bazkideen poposamenak kontuan hartzen dituzte jarduera esportatzailea handitzeko xedea duten ekintzak antolatzeko orduan.

Helbidea: Azitain industrialdea, 2-J
Telefonoa: 943 20 84 93
e-maila: info@a-armera.com
webgunea: www.a-armera.com
Harremanetarako: Marta Gomez

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »