Eibarko Artisten Elkartea

Eibarko Artisten Elkartea
2023/03/11 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Arte-jarduerak sustatzea helburutzat duen elkarte hau 1966. urtean sortu zuten Jose Kareaga, Paulino Larrañaga, Dioni Murua eta Alejandro Marfulek. Handik gutxira beste batzuk batu zitzaizkien eta Eibarko eta beste herri batzuetako artista ospetsuen erakusketak antolatzen hasi ziren. Elkartearen erakusketetan arte-disziplina askotariko
lanak aurkezten dira, teknika eta estilo desberdinetan: pintura, eskultura, marrazkia, grabatua, taila, zeramika,
argazkia... 50 urtetan etengabe jardun du elkarteak arte-jarduerak bultzatzen. 170 bazkide ditu; haien artean denetik dago. Batzuk jarduera artistikoren batean jarduten dute, beste batzuk noizean behin euren lanen batekin parte hartzen dute, eta beste hainbatek, besterik gabe, artearekin harremanetan egotea gustuko dute.
Ekintza nagusiak:
– Urteroko talde-erakusketa.
– Txangoak: museoak, gune historikoak, paisai ederrak, katedralak... bisitatzen dituzte, elkartearen giro artistikoa sendotzeko.
– Aire libreko pintura-lehiaketa San Andres jaietan.
– Erakusketak Eibartik kanpora: Ermua, Durango, Markina...

helbidea: Pagaegi, 3 behea
telefonoa: 695758544
e-maila: ja.larra@yahoo.es
harremanetarako: Jose Agustin Larrañaga